Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 41:9-14 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

9. Madarikatuak izateko jaio zineteneta, hiltzean ere, madarikazioa duzue herentzia.

10. Lurretik datorrena lurrera itzuliko da;fedegabea madarikaziotik hondamendira.

11. Gizakiek dolu egiten dute hildakoengatik,baina bekatariek izen onik ez,hauen oroitzapena ere ezabatu egingo.

12. Arduratu zeure izenaz, hori geldituko baitzaizu gero,urrezko mila altxor baino luzaroago gelditu ere.

13. Bizitza onak egun-kopuru mugatua du,izen onak betiko irauten.

14. Seme-alabok, erakutsi hartu duzuen heziketa, bakean biziz.Agertzen ez den jakinduriak eta ezkutuko altxorrak,zertarako balio dute batak eta besteak?