Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 41:7-12 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

7. Fedegabeko gurasoek seme-alaben agiraka jasango dute,beraien erruz baitaude lotsagarri.

8. Ai zuek, gizaki fedegabeok,Goi-goikoaren legea baztertu duzuenok!

9. Madarikatuak izateko jaio zineteneta, hiltzean ere, madarikazioa duzue herentzia.

10. Lurretik datorrena lurrera itzuliko da;fedegabea madarikaziotik hondamendira.

11. Gizakiek dolu egiten dute hildakoengatik,baina bekatariek izen onik ez,hauen oroitzapena ere ezabatu egingo.

12. Arduratu zeure izenaz, hori geldituko baitzaizu gero,urrezko mila altxor baino luzaroago gelditu ere.