15. Hobe da bere txorakeria ezkutatzen duenabere jakinduria ezkutatzen duena baino.
16. Beraz, esango dizuet benetan zertaz lotsatu,ez baita ona edozertaz lotsatzea,eta denek ez dute gauza guztiez iritzi zuzena izaten:
17. lotsatu, aita-amen aurrean, lizunkeriaz;buruzagi eta ahaltsuaren aurrean, gezurraz;
18. epaile eta magistratuaren aitzinean, delituaz;batzar eta herriaren aitzinean, lege-hausteaz;lagun eta adiskidearen aurrean, maltzurkeriaz;
19. auzokoen aurrean, lapurretaz.Izan lotsa hitzarmen eta konpromisoak ez betetzeaz,mahaian gizabidetsu ez jokatzeaz,modu txarrean eman edo hartzeaz,
20. agurtzen zaituztetenei ez erantzuteaz,emagalduei begiratzeaz,