Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 41:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Oi heriotza, bai garratza zure oroitzapenabere ondasunen artean lasai bizi denarentzat,sendo finkatua egonik, dena ongi ateraeta oraindik atseginak gozatzeko sasoian dagoenarentzat!

2. Oi heriotza, ongi etorria zure erabakiabehartsu eta indargabe dagoenarentzat,oso zahartua eta aje askorengatik abaildua,nazkaturik, pazientzia galduta, agertzen denarentzat!

3. Ez izan heriotzaren erabakiaren beldur,izan gogoan zeure aurretik joandakoaketa atzetik jarraituko dizutenak.

4. Jaunak erabakia du hori bizidun guztientzat.Zergatik aurre egin Goi-goikoaren borondateari?Hamar, ehun edo mila urte bizi,Hildakoen Egoitzan ez dio horrek inori axola.