Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 40:3-15 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. Tronu ospetsuan eserita dagoenagandikhauts eta errautsetan apaldurik dagoenaganaino,

4. purpurazko jantzia eta koroa daramatzanagandikoihal latzez jantzirik dagoenaganaino,

5. ez dago sumina, bekaizkeria, egonezina eta asaldura,heriotzaren beldurra, amorrua eta konponezina baino.Eta ohe gainean atsedenerako etzateangaueko loak nahasmendua sortzen dio barruan:

6. atseden gutxi edo ia batere ezeta, berehala, ametsetan ere kezkati, egunez bezala;irudimeneko ikuskariek izutzen dute,gudutik ihesi doanaren antzera;

7. eta hortik libratzear dagoen momentuan esnatu egiten daeta bere funsgabeko izuaz harritzen.

8. Honela da bizidun ororentzat, gizaki nahiz abere,baina askoz gehiago bekatariarentzat:

9. heriotza, hilketa, konponezina, gerra,ezbeharrak, gosea, suntsipena, zigorra.

10. Legegabeentzat sortu du Jainkoak hau guztiaeta beraien erruz etorri zen uholdea ere.

11. Lurretik datorren guztia lurrera itzultzen da,uretatik datorrena itsasora bihurtzen.

12. Eroskeria eta bidegabekeria oro desagertu egingo da,baina leialtasunak betiko iraungo.

13. Zuzengabeen aberastasunakerrekastoa bezala lehortuko dira,ekaitzaldiko trumoi-hots handia bezala pasatuko.

14. Eskuzabalak poza sentitzen du ematean;lege-hausleak, berriz, zeharo desagertuko dira.

15. Fedegabeak adarrik ematen ez duten kimuak bezalako dira,sustrai ziztrinak baitituzte harkaitz gogorraren gainean.