Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 40:27-30 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

27. Jaunarenganako begirunea paradisu joria da,ospe orok baino gehiago babesten du.

28. Seme, ez eraman eskale-bizitzarik;hobe da hil, eskean ibili baino.

29. Besteren mahaira begira dagoen gizonaren bizitzakez du bizitza izena merezi.Inoren janariz bizi denak bere burua desohoratzen du;gizon eskolatu eta ongi heziak ez du horrelakorik egiten.

30. Lotsagabearen esanetan gozoa da eskean ibiltzea,baina suak bezala erretzen dio barrua.