Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 40:21-25 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

21. Txirulak eta harpak soinu gozoa dute:bi horiek baino gehiago mihi atseginak.

22. Xarma eta edertasuna irrikatzen ditu begiak:bi horiek baino gehiago berde dagoen landa.

23. Adiskidea eta laguna nahi dutenean elkartzen dira:bi horiek baino gehiago senar-emazteak.

24. Ahaide eta babesleek libratu egiten dute atsekabealditik:bi horiek baino gehiago libratzen du limosnak.

25. Urreak eta zilarrak segurtasuna ematen dute:bi horiek baino preziatuagoa da aholkua.