Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 40:18-21 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

18. Beretzako adina duenaren eta langilearen bizimodua eztia da:bi horiena baino hobea altxorra aurkitzen duenarena.

19. Seme-alabak izateak eta hiri bat sortzeakizena ospetsu bihurtzen dute:bi horiek baino hobea emakume akasgabea.

20. Ardoak eta musikak bihotza pozten dute:bi horiek baino gehiago jakinduriaren maitasunak.

21. Txirulak eta harpak soinu gozoa dute:bi horiek baino gehiago mihi atseginak.