Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 40:17-30 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

17. baina egintza ona paradisu joria da,eta limosnak betiko irauten du.

18. Beretzako adina duenaren eta langilearen bizimodua eztia da:bi horiena baino hobea altxorra aurkitzen duenarena.

19. Seme-alabak izateak eta hiri bat sortzeakizena ospetsu bihurtzen dute:bi horiek baino hobea emakume akasgabea.

20. Ardoak eta musikak bihotza pozten dute:bi horiek baino gehiago jakinduriaren maitasunak.

21. Txirulak eta harpak soinu gozoa dute:bi horiek baino gehiago mihi atseginak.

22. Xarma eta edertasuna irrikatzen ditu begiak:bi horiek baino gehiago berde dagoen landa.

23. Adiskidea eta laguna nahi dutenean elkartzen dira:bi horiek baino gehiago senar-emazteak.

24. Ahaide eta babesleek libratu egiten dute atsekabealditik:bi horiek baino gehiago libratzen du limosnak.

25. Urreak eta zilarrak segurtasuna ematen dute:bi horiek baino preziatuagoa da aholkua.

26. Aberastasunak eta indarrak bihotza jasotzen dute:bi horiek baino gehiago Jaunarenganako begiruneak.Jaunarenganako begirunea denean,ez da ezer falta izaten,ez dago beste laguntzaren beharrik.

27. Jaunarenganako begirunea paradisu joria da,ospe orok baino gehiago babesten du.

28. Seme, ez eraman eskale-bizitzarik;hobe da hil, eskean ibili baino.

29. Besteren mahaira begira dagoen gizonaren bizitzakez du bizitza izena merezi.Inoren janariz bizi denak bere burua desohoratzen du;gizon eskolatu eta ongi heziak ez du horrelakorik egiten.

30. Lotsagabearen esanetan gozoa da eskean ibiltzea,baina suak bezala erretzen dio barrua.