Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 40:11-25 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

11. Lurretik datorren guztia lurrera itzultzen da,uretatik datorrena itsasora bihurtzen.

12. Eroskeria eta bidegabekeria oro desagertu egingo da,baina leialtasunak betiko iraungo.

13. Zuzengabeen aberastasunakerrekastoa bezala lehortuko dira,ekaitzaldiko trumoi-hots handia bezala pasatuko.

14. Eskuzabalak poza sentitzen du ematean;lege-hausleak, berriz, zeharo desagertuko dira.

15. Fedegabeak adarrik ematen ez duten kimuak bezalako dira,sustrai ziztrinak baitituzte harkaitz gogorraren gainean.

16. Uraren bazterrean, ibaiertzean, sortutako kanaberabeste belar ororen aurretik atera ohi dute;

17. baina egintza ona paradisu joria da,eta limosnak betiko irauten du.

18. Beretzako adina duenaren eta langilearen bizimodua eztia da:bi horiena baino hobea altxorra aurkitzen duenarena.

19. Seme-alabak izateak eta hiri bat sortzeakizena ospetsu bihurtzen dute:bi horiek baino hobea emakume akasgabea.

20. Ardoak eta musikak bihotza pozten dute:bi horiek baino gehiago jakinduriaren maitasunak.

21. Txirulak eta harpak soinu gozoa dute:bi horiek baino gehiago mihi atseginak.

22. Xarma eta edertasuna irrikatzen ditu begiak:bi horiek baino gehiago berde dagoen landa.

23. Adiskidea eta laguna nahi dutenean elkartzen dira:bi horiek baino gehiago senar-emazteak.

24. Ahaide eta babesleek libratu egiten dute atsekabealditik:bi horiek baino gehiago libratzen du limosnak.

25. Urreak eta zilarrak segurtasuna ematen dute:bi horiek baino preziatuagoa da aholkua.