Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 38:7-23 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

7. belarren bidez mina kendu eta sendatzen du

8. botikariaren eskuz nahaskiak prestatu ondoren.Horrela, Jainkoaren egintzak ez dira inoiz amaitzeneta harengandik etortzen da osasuna mundura.

9. Seme, gaixo zaudenean, ez izan axolagabe;erregutu Jaunari eta sendatuko zaitu.

10. Baztertu zeure hutsegiteak, jokatu zuzen,garbitu bihotza bekatu guztietatik.

11. Eskaini lurrin gozoa eta irin garbia oroigarritzat,egin opari joriak zeure baliabideen arabera.

12. Gero, dei egin medikuari,bera ere Jainkoak sortu baitzuen;ez bedi zure ondotik aldendu,haren beharrean baitzaude.

13. Zenbait kasutan, haien esku dago zure suspertzea,

14. beraiek ere eskatuko baitiote Jaunarigaixotasuna arintzeko gai izateaeta bizia salbatzeko sendabidea aurkitzea.

15. Bere Egilearen aurka bekatu egiten duena,gerta dadila medikuaren beharrean!

16. Seme, isuri malkoak norbait hildakoan,jo hileta zeure atsekabea adierazteko.Eman hildakoari dagokion hobiratzea,eta ez izan axolagabe haren hilobiaz.

17. Egin negar garratz, jo bularra gogor;egiozu hildakoari dagokion dolua egun bat edo bitan,esamesak baztertzeko;gero, arindu zeure nahigabea eta kontsolatu.

18. Izan ere, atsekabeak heriotza ekar dezakeeta bihotzeko nahigabeak indarrak jaten ditu.

19. Ezbeharrak ere etengabe sortzen du nahigabea,miserian bizitzeak bihotzari kalte egiten.

20. Ez utzi zeure bihotza nahigabearen menpe,urrun ezazu zeuregandik, bizitzaren azkena gogoratuz.

21. Ez ahaztu ez dagoela heriotzatik itzultzerik,hildakoari ez diozu mesederik egingoeta bai zeure buruari kalte.

22. Gogoratu, haren zoria zurea ere izango da:«Gaur niri, bihar zuri».

23. Hildakoa atsedenean dagoenez,utzi harengan pentsatzeari;azken arnasa eman duenez,ez nahigabetu gehiago harengatik.