Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 38:30-33 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

30. besoaz moldeatzen du buztinaeta oinekin biguntzen gogorra dagoenean;buru-belarri dihardu berniza ematen,eta gauean oraindik labea garbitu behar.

31. Hauek guztiek beren eskulanean dute konfiantza,trebea da bakoitza bere lanbidean.

32. Hauek gabe ez litzateke hiririk eraikiko,ezin izango litzateke berauetan bizi edo ibili;baina herri-kontseiluan ez zaie iritzirik eskatzen

33. eta batzarrean ez dute erantzukizunik izaten.Ez dira epaimahaian esertzen,ez baitituzte ulertzen legearen xedapenak.Ez dute eskolarik, ez lege-jakintzarik agertzen,ez dituzte jakinduriazko esaerak asmatzen.