Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 38:22-26 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

22. Gogoratu, haren zoria zurea ere izango da:«Gaur niri, bihar zuri».

23. Hildakoa atsedenean dagoenez,utzi harengan pentsatzeari;azken arnasa eman duenez,ez nahigabetu gehiago harengatik.

24. Letra-gizonak astiuneak behar ditu jakinduria lortzeko;bestelako zeregin gutxi duena bihurtuko da jakintsu.

25. Nola bilakatuko da jakintsu goldan dabilena,beraren harrotasun bakarra akuilua erabiltzea bada,idiak eraman, bizitza osoa lanean emaneta zekorrez bakarrik hitz egiten badu?

26. Ildoak egiteaz arduratzen da buru-belarri,eta gauean oraindik ganadua gobernatu behar.