Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 38:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Ohoratu medikua bere zerbitzuengatik,bera ere Jainkoak sortu baitzuen.

2. Goi-goikoagandik hartzen du medikuak sendatzeko gaitasuna,eta erregeagandik opariak.

3. Bere jakintzak nolabaiteko duintasuna ematen dio medikuari,eta handikiek ere miretsi egiten dute.

4. Jaunak sorrarazten ditu sendagaiak naturan,zuhur denak ez ditu mespretxatzen.