Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 38:1-14 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Ohoratu medikua bere zerbitzuengatik,bera ere Jainkoak sortu baitzuen.

2. Goi-goikoagandik hartzen du medikuak sendatzeko gaitasuna,eta erregeagandik opariak.

3. Bere jakintzak nolabaiteko duintasuna ematen dio medikuari,eta handikiek ere miretsi egiten dute.

4. Jaunak sorrarazten ditu sendagaiak naturan,zuhur denak ez ditu mespretxatzen.

5. Ez al zuen zuhaixka batek ura gezatu basamortuansendatzeko bere indarra erakutsiz?

6. Jainkoak eman die gizakiei jakintza,beraren gauza harrigarriengatik gorets dezaten:

7. belarren bidez mina kendu eta sendatzen du

8. botikariaren eskuz nahaskiak prestatu ondoren.Horrela, Jainkoaren egintzak ez dira inoiz amaitzeneta harengandik etortzen da osasuna mundura.

9. Seme, gaixo zaudenean, ez izan axolagabe;erregutu Jaunari eta sendatuko zaitu.

10. Baztertu zeure hutsegiteak, jokatu zuzen,garbitu bihotza bekatu guztietatik.

11. Eskaini lurrin gozoa eta irin garbia oroigarritzat,egin opari joriak zeure baliabideen arabera.

12. Gero, dei egin medikuari,bera ere Jainkoak sortu baitzuen;ez bedi zure ondotik aldendu,haren beharrean baitzaude.

13. Zenbait kasutan, haien esku dago zure suspertzea,

14. beraiek ere eskatuko baitiote Jaunarigaixotasuna arintzeko gai izateaeta bizia salbatzeko sendabidea aurkitzea.