27. Seme, probatu zeure burua bizitzan zehar,ikus zer zaizun kaltegarri eta egiozu uko;
28. dena ez baita guztientzat komenigarri,guztiek ez dute gauza berberetan atsegina aurkitzen.
29. Ez izan asegaitz atsegin guztiak probatu nahirik,ez oldartu irrikaz janarien gainera;
30. gehiegizko jan-edanak gaixotasuna ekartzen baitu,eta sabelkeriak beherakoa.
31. Asko hil dira beren sabelkeriaren ondorioz,baina kontuz ibiltzen denak bizitza luzatzen du.