Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 37:26-31 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

26. Jakintsuak herritarren uste ona bereganatuko du,betiko iraungo haren izenak.

27. Seme, probatu zeure burua bizitzan zehar,ikus zer zaizun kaltegarri eta egiozu uko;

28. dena ez baita guztientzat komenigarri,guztiek ez dute gauza berberetan atsegina aurkitzen.

29. Ez izan asegaitz atsegin guztiak probatu nahirik,ez oldartu irrikaz janarien gainera;

30. gehiegizko jan-edanak gaixotasuna ekartzen baitu,eta sabelkeriak beherakoa.

31. Asko hil dira beren sabelkeriaren ondorioz,baina kontuz ibiltzen denak bizitza luzatzen du.