Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 37:23-28 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

23. Honelako gizon jakintsua bere herriaren hezitzaile da,eta fidagarriak dira beronen adimenaren fruituak.

24. Gizon jakintsua gorespenez betetzen duteeta ikusten duten guztiek hartzen zoriontsutzat.

25. Egun-kopuru mugatua du gizakiaren bizitzak;Israelen egunak, berriz, kontaezinak dira.

26. Jakintsuak herritarren uste ona bereganatuko du,betiko iraungo haren izenak.

27. Seme, probatu zeure burua bizitzan zehar,ikus zer zaizun kaltegarri eta egiozu uko;

28. dena ez baita guztientzat komenigarri,guztiek ez dute gauza berberetan atsegina aurkitzen.