Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 37:2-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

2. Ia heriotza dakarkigun nahigabea dalaguna eta adiskidea etsai bihurtzea!

3. Nondik da sortua gaiztakeriarako joera,mundua maltzurkeriaz betetzen duena?

4. Bada lagunik, adiskidearen pozaldia atsegin izan arren,atsekabealdian aurka jartzen zaionik;

5. sabela betetzearren adiskidearen neke-lagun da,baina borroka egin behar denean,babeski atzean gordetzen.

6. Ez ahaztu adiskideaz zeure bihotzean,ez galdu haren oroitzapena aberasten zarenean.

7. Aholkulari orok hobesten ditu bere aholkuak,baina batzuek beren komenientzia dute helburu.

8. Kontuz ibili aholku-emailearekin;lehendabizi, jakin zeren beharrean dagoen—bere onura baitu hark ere gogoan—,beraren erabakia zure aurkakoa izan ez dadin;

9. agian, esango dizu: «Bide onetik zoaz»,zuri zer gertatuko begira gelditzen zaizun bitartean.

10. Ez eskatu aholkurik mespretxuz begiratzen dizunari,gorde zeure asmoak zure inbidiatan daudenei.