Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 37:11-23 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

11. Ez eskatu aholkurikemakumeari bere lehiakideaz,koldarrari gerraz, merkatariari negozioaz,erosleari salmentaz, bekaiztiari esker onaz,errukigabeari bihozberatasunaz, alferrari edozein lanez,aldi baterako langileari eginkizuna amaitzeaz,morroi nagiari lan handiaz.Ez fidatu horrelakoen kontseiluez,

12. baizik eta jo sarri zintzoarengana,baldin badakizu aginduak betetzen dituelaeta zurea bezalako sentiera duela:erortzen bazara, saminean lagun izango duzu.

13. Halaber, jarraitu tinko zeure barruak diotsunari,ez baituzu inor berori baino fidagarriagorik:

14. batzuetan barrenak hobeto ohartarazten baitu gizakiatoki garaietan zaindari dauden jagole guztiek baino.

15. Eta, batez ere, eska Goi-goikoarigida dezala zure bizitza egiaren bidetik.

16. Pentsamendua dago egintza ororen hasieran,gogoeta edozein eginkizunen aurretik.

17. Bihotz barrutik sortzen dira pentsamenduak

18. eta lau norabide hartzen:ongia eta gaizkia, bizia eta heriotza,baina mihiak menderatzen ditu beti.

19. Bada beste asko hezten trebe denik,baina bere buruarentzat probetxugabea.

20. Bada hizlari treberik higuingarri gertatzen denik:zer janik gabe geldituko da;

21. izan ere, ez dio Jaunak dohainik emaneta ez du batere jakinduriarik.

22. Bada bere baitan jakintsu denik ere,eta haren adimenaren fruitu fidagarriakberaren hitzetan agertzen dira.

23. Honelako gizon jakintsua bere herriaren hezitzaile da,eta fidagarriak dira beronen adimenaren fruituak.