Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 36:19-26 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

19. Bete Sion zeure gorespenaz,eta tenplua zeure ospeaz.

20. Ager zaitez hasieratik aukeratutako herriaren alde,bete zeure izenean egindako profeziak.

21. Eman saria zuregan itxaron duteneieta gerta bitez sinesgarri zure profetak.

22. Entzun, Jauna, zeure zerbitzarion eskaria,zeure herriarekiko duzun onginahiaren arabera;munduan dauden guztiek aitor dezatelazu zarela Jauna, betiko Jainkoa.

23. Mota guztietako elikagaiak hartzen ditu sabelak,baina batzuk besteak baino hobeak dira.

24. Ahosabaiak ehizakiaren gustua bereizten du;era berean buruargiak hitz gezurtiak.

25. Bihotz-maltzurrak nahigabea sortzen du,baina eskarmentua duenak merezitakoa ematen hari.

26. Emakumeak ez du senarra aukeratzerik,baina gizonarentzat hobeak diraneska batzuk besteak baino.