Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 35:16-22 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

16. ez du alderdikeriarik egiten behartsuaren aurkaeta entzun egiten du bidegabeki erabiliaren eskaria;

17. ez du umezurtzaren erregua mespretxatzen,ezta kexati doakion alarguna ere.

18. Malkoak alargunaren masailean behera jaistean,

19. beraren deiadarrak gaizki erabili duena salatzen du.

20. Jaunak gogo onez onartzen du bera zerbitzatzen duena,eta honen eskaria zeruraino iristen da.

21. Apalaren otoitzak hodeiak zeharkatzen ditueta ez da sosegatzen bere helmugara iritsi arte;ez du etsitzen Goi-goikoak esku hartu

22. eta errugabeen alde justizia egin arte.Jauna ez da luzatuko,ez da jasankor izango errukibakoekinberauen saihetsak hautsi arte.