Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 35:10-15 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

10. Ohoratu Jauna eskuzabal,ez izan zikoitz zeure uztaren lehen fruituak ematen.

11. Egin emaitza guztiak aurpegi alaiz,eskaini pozik zeure hamarrenak.

12. Eman Goi-goikoari berak emandakoaren arabera,eman eskuzabal zeure baliabideen neurrian,

13. ordainduko baitizu Jaunak, askoz gehiago ordaindu ere.

14. Ez erosi nahi izan Jauna zeure opariez,ez baititu onartuko.

15. Ez oinarritu bidegabekeriazko oparietan:epailea da Jaunaeta ez du harengan eraginik inoren izenak;