Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 34:16-28 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

16. Jaunari begirune diona ez da ezeren beldur,ez da inoiz kikiltzen, hura baitu itxaropen.

17. Zorionekoa Jaunari begirune diona!

18. Norengan oinarritzen da? Nor du euskarri?

19. Maite dutenengan ditu Jaunak jarrita begiak;bera da babesle ahaltsu, euskarri sendo,sargorian gordeleku, eguerdiko eguzki-galdatan gerizpe,estropezu egiten duenaren zaintzaile,erortzen denaren laguntzaile.

20. Hark jasotzen du bihotza eta argitzen begiak,osasuna, bizia eta bedeinkazioa ematen.

21. Bidegabekeriaz lortutakoa sakrifiziotzat eskaintzen duenakopari gaitzesgarria egiten du;

22. legea hausten dutenen dohainak ez ditu Jaunak onartzen.

23. Goi-goikoak ez ditu hartzen atseginez fedegabeen opariak,ezta barkatzen ere bekatuak sakrifizioen ugaritasunagatik.

24. Aitaren aurrean semea hiltzea dabehartsuen ondasunetatik sakrifizioa eskaintzea.

25. Eskean hartutako ogiaz bizi dira behartsuak,hori kentzen diena hiltzaile da.

26. Lagun hurkoa hiltzen du mantenua kentzen dionak,

27. langileari bere soldata ukatzen dionakharen odola isurtzen.

28. Batak eraiki, besteak desegin:zer irabazten dute nekea baizik?