Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 34:1-14 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Itxaropen hutsal eta gezurrezkoakzentzugabeari dagozkio;ametsak hegoak ematen dizkio burugabeari.

2. Itzalari heldu eta haizea harrapatu nahi izatea bezala daametsetan oinarritzea.

3. Isla hutsa da ametsetan ikusten dena:benetako aurpegiaren aurrean, aurpegiaren irudia.

4. Zer garbitasun atera daiteke zikinetik?Zer egia gezurretik?

5. Aztikeriak, igarpenak eta ametsak funsgabeak dira,erdiminetan dagoen emakumearen irudipenak bezalakoak.

6. Ez badizkizu Goi-goikoak bidaltzen,ez egin inolako jaramonik;

7. asko dira ametsek desbideratuak,erori egin dira horietan itxaropena zutenak.

8. Legea bete-betea da, aipaturiko engainurik gabea,eta zintzoaren ahoko jakinduria bikain-bikaina.

9. Asko ibiliak asko jakiten du,eskarmentua duenak jakinaren gainean hitz egiten.

10. Probarik pasatu ez duenak gutxi daki,

11. bidaiatzen ibiliak baliabide asko du.

12. Asko ikusia naiz neure bidaietan,eta ikasi dudana esan dezakedana baino gehiago da.

13. Sarritan egon naiz heriotza-arriskuaneta neure eskarmentuari esker atera naiz onik.

14. Jaunari begirune diotenak biziko dira,