Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 33:3-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. Zentzudunak Jaunaren hitzean bere uste ona,orakuluaren erantzuna bezain sinesgarri zaio legea.

4. Prestatu esan behar duzuna, entzuna izan nahi baduzu;laburbildu dakizuna eta erantzun gero.

5. Burugabearen sentipenak gurdiaren gurpilak bezalakoak,haren arrazoiketa biraka dabilen ardatza bezalakoa.

6. Lagun isekaria behor-eske dagoen zaldia bezalakoa:irrintzi egiten du beti,nornahi jartzen zaiola ere gainean.

7. Zergatik da egun bat bestea baino garrantzitsuago,urteko egun guztiei baitatorkie eguzkitik argia?