Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 33:3-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. Zentzudunak Jaunaren hitzean bere uste ona,orakuluaren erantzuna bezain sinesgarri zaio legea.

4. Prestatu esan behar duzuna, entzuna izan nahi baduzu;laburbildu dakizuna eta erantzun gero.

5. Burugabearen sentipenak gurdiaren gurpilak bezalakoak,haren arrazoiketa biraka dabilen ardatza bezalakoa.

6. Lagun isekaria behor-eske dagoen zaldia bezalakoa:irrintzi egiten du beti,nornahi jartzen zaiola ere gainean.

7. Zergatik da egun bat bestea baino garrantzitsuago,urteko egun guztiei baitatorkie eguzkitik argia?

8. Jaunak bere gogoan bereizi zitueneta urtaroak eta festak ezarri;

9. goratu eta sagaratu egin zituen batzuketa egun arrunten artean utzi besteak.

10. Gizaki guztiak ere hautsetik datoz,Jaunak lurretik sortu baitzuen Adam;