Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 32:6-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

6. Esmeralda urrezko euskarrian bezala dasoinu eztia ardo bikainarekin.

7. Zu, gazte, mintzatu beharrezkoa baduzu;baina gehienez ere bi aldiz, eta galdetzen badizute.

8. Labur hitz egin, hitz gutxitan asko esanez;izan, jakinean egon arren, isiltzen diren horietakoa.

9. Handikiekin zaudenean ez jarri haien mailan,besteek hitz egitean ez ibili berritsukerian.

10. Trumoiak tximistari jarraitzen dio,jendearen oniritziak umilari.