Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 31:9-16 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

9. Esazue nor den, zorionak eman diezazkiogun,era harrigarrian jokatu baitu herrian.

10. Nork jasan du proba hori eta akatsik gabe atera?Egon daiteke harro!Nor da Jainkoaren legea hautsi ahal izaneta hautsi ez duena?Gaizki jokatu ahal izan eta egin ez duena?

11. Sendotu egingo zaizkio bere ondasunaketa beraren egintza onak batzarrean iragarriko dira.

12. Ongi hornituriko mahaian eserita bazaude,ez oihu egin aho zabalik: «Ederki betea dago hau!»

13. Gogoratu gaitz txarra dela begi gutiziatsuak izatea;sortu al da ezer begia baino txarragorik?Beti ari da negarrez.

14. Ez luzatu eskua besteak ere nahi dituen jakietarantz,plater berean bion eskuek elkar jo ez dezaten.

15. Pentsatu, zuk zer nahi, horixe nahiko duela besteak ere;gogoeta egin ondoren jokatu gauza guztietan.

16. Ongi heziak legez, aurrera ekartzen dizutena jan;ez jan mauka-mauka, nazka emateko moduan.