Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 31:3-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. Ondasunak pilatzen saiatzen da aberatsaeta, atseden hartzen badu, atseginez asebetetzeko da;

4. txiroa, berriz, beharrezkoenaren bila lehertzeraino saiatzen daeta, atseden hartzen badu, miseria gorrian eroriko da.

5. Dirua maite duenak ez du errugabe iraungo,irabaziaren bila dabilena beronen erruz galbideratuko.

6. Asko dira diruarengatik galduak,bete-betean harrapatu ditu hondamendiak.

7. Tranpa bat da berak liluraturikoentzat,eta burugabe guztiak gelditzen dira harrapatuta.

8. Zorionekoa akatsik ez duen aberatsa,diruaren atzetik lehiatzen ez dena.