Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 31:23-28 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

23. Oturuntza ederrak ematen dituenaguztiek goraipatzen dute,bihotz zabalekoa dela erakusten du garbi;

24. eskasak ematen dituenaren kontra, guztiek marmar;bere zikoizkeria erakusten du garbi.

25. Ardoarekin ez ibili harrokerietan,asko galdu baititu ardoak.

26. Labeak burdinaren galda probatzen du;berdin ardoak bihotza, harroen liskarretan.

27. Ardoa bizia da gizakiontzat, neurriz edanez gero.Zer-nolako bizimodua ardorik ez duenarena?Gizakien pozerako izan baitzen sortua.

28. Barrua pozten eta argitzen du ardoak,bere garaian eta neurrian edanez gero;