Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 31:1-9 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Aberastasunaren kezkak logura uxatzen du,eta azkenean osasuna hondatzen.

2. Kezka honek ez du gauez ere bakean uzten,eritasun larriak bezala urruntzen logura.

3. Ondasunak pilatzen saiatzen da aberatsaeta, atseden hartzen badu, atseginez asebetetzeko da;

4. txiroa, berriz, beharrezkoenaren bila lehertzeraino saiatzen daeta, atseden hartzen badu, miseria gorrian eroriko da.

5. Dirua maite duenak ez du errugabe iraungo,irabaziaren bila dabilena beronen erruz galbideratuko.

6. Asko dira diruarengatik galduak,bete-betean harrapatu ditu hondamendiak.

7. Tranpa bat da berak liluraturikoentzat,eta burugabe guztiak gelditzen dira harrapatuta.

8. Zorionekoa akatsik ez duen aberatsa,diruaren atzetik lehiatzen ez dena.

9. Esazue nor den, zorionak eman diezazkiogun,era harrigarrian jokatu baitu herrian.