Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 30:8-18 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

8. Zaldi hezigabea menderagaitza izaten da,bere gisara utzitako semea jasangaitz bihurtzen.

9. Hartu bigunegi semea, eta ezustekoak emango dizkizu;ibili txantxetan, eta nahigabea ekarriko.

10. Ez egin barre berarekin,negar egin beharrik izan ez dezazun,ezta azkenean tripa-jaten egon beharrik ere.

11. Ez eman askatasun handiegia bere gaztaroan,

12. berotu saihetsak ume den bitartean;bestela, kaskagogortu eta ez dizu esana egingo.

13. Hezi semea eta zaindu haren prestakuntza,beraren lotsagabekeriagatik toki txarrean gera ez zaitezen.

14. Hobe osasuntsu eta sendo dagoen txiroa,makal dabilen aberatsa baino.

15. Hobe osasuna eta sasoia munduko urre guztia baino,hobe gorputz indartsua ondasun ugariak baino.

16. Ez dago gorputzeko osasuna baino aberastasun hoberik,ezta bihotzeko poza baino zorion handiagorik ere.

17. Hobe heriotza bizimodu latza baino,eta betiko atsedena gaixotasun sendaezina baino.

18. Jangartzu dagoen gaixoaren aurrean jaki gozoak ipintzeaidoloaren aurrean elikagaiak oparitzat uztea bezala da: