Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 30:8-13 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

8. Zaldi hezigabea menderagaitza izaten da,bere gisara utzitako semea jasangaitz bihurtzen.

9. Hartu bigunegi semea, eta ezustekoak emango dizkizu;ibili txantxetan, eta nahigabea ekarriko.

10. Ez egin barre berarekin,negar egin beharrik izan ez dezazun,ezta azkenean tripa-jaten egon beharrik ere.

11. Ez eman askatasun handiegia bere gaztaroan,

12. berotu saihetsak ume den bitartean;bestela, kaskagogortu eta ez dizu esana egingo.

13. Hezi semea eta zaindu haren prestakuntza,beraren lotsagabekeriagatik toki txarrean gera ez zaitezen.