Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 30:7-12 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

7. Semea esne-mamitan hazten duenakharen zauriak osatu beharko ditu,garrasi bakoitzak barruak irauliko dizkio.

8. Zaldi hezigabea menderagaitza izaten da,bere gisara utzitako semea jasangaitz bihurtzen.

9. Hartu bigunegi semea, eta ezustekoak emango dizkizu;ibili txantxetan, eta nahigabea ekarriko.

10. Ez egin barre berarekin,negar egin beharrik izan ez dezazun,ezta azkenean tripa-jaten egon beharrik ere.

11. Ez eman askatasun handiegia bere gaztaroan,

12. berotu saihetsak ume den bitartean;bestela, kaskagogortu eta ez dizu esana egingo.