Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 30:4-9 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. Aita hiltzean, hil ez balitz bezala da,bere antzeko norbait utzi baitu atzean;

5. bizitzan zehar pozik zegoen, semea ikusiz,heriotzakoan ere ez du damurik:

6. etsaiez mendekatuko duena uzten du ondoreneta lagunei mesedeak itzuliko dizkiena.

7. Semea esne-mamitan hazten duenakharen zauriak osatu beharko ditu,garrasi bakoitzak barruak irauliko dizkio.

8. Zaldi hezigabea menderagaitza izaten da,bere gisara utzitako semea jasangaitz bihurtzen.

9. Hartu bigunegi semea, eta ezustekoak emango dizkizu;ibili txantxetan, eta nahigabea ekarriko.