Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 30:22-25 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

22. Bihotzeko pozak bizia ematen dio gizakiari,eta alaitasunak bizitza luzatzen.

23. Gozarazi zeure burua, poztu bihotzondoa,uxatu urrutira tristura;asko galdu baititu tristuraketa ez du ezer onik ekartzen.

24. Jeloskortasunak eta suminak bizitza laburtzen dute,eta kezkek garaia baino lehen ekartzen zahartzaroa.

25. Bihotz-alaiak jangura hobea izaten du,arduratu egiten da jaten duenaz.