Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 30:16-25 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

16. Ez dago gorputzeko osasuna baino aberastasun hoberik,ezta bihotzeko poza baino zorion handiagorik ere.

17. Hobe heriotza bizimodu latza baino,eta betiko atsedena gaixotasun sendaezina baino.

18. Jangartzu dagoen gaixoaren aurrean jaki gozoak ipintzeaidoloaren aurrean elikagaiak oparitzat uztea bezala da:

19. zertarako balio dio opari horrek idoloari,ezin badu ez dastatu, ez usaindu?Berdin gertatzen zaio Jaunak zigortzen duen gaixoari:

20. begiratuz hasperen egiten du,irenduak neskatxa besarkatzean bezala.

21. Ez utzi zeure arima tristuraren menpe,ez atsekabetu zeure burua gogoetekin.

22. Bihotzeko pozak bizia ematen dio gizakiari,eta alaitasunak bizitza luzatzen.

23. Gozarazi zeure burua, poztu bihotzondoa,uxatu urrutira tristura;asko galdu baititu tristuraketa ez du ezer onik ekartzen.

24. Jeloskortasunak eta suminak bizitza laburtzen dute,eta kezkek garaia baino lehen ekartzen zahartzaroa.

25. Bihotz-alaiak jangura hobea izaten du,arduratu egiten da jaten duenaz.