Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 30:1-6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Semea maite duenak sarri emango dio zigorra,geroago poztu ahal izateko berarekin.

2. Semea ongi hezten duenak izango du onik harengandik,ezagunen artean harro ibiliko da hartaz.

3. Semeari irakasten dionak bekaizti jartzen du kontrakoa,baina pozez gainezka egoten adiskideen aurrean.

4. Aita hiltzean, hil ez balitz bezala da,bere antzeko norbait utzi baitu atzean;

5. bizitzan zehar pozik zegoen, semea ikusiz,heriotzakoan ere ez du damurik:

6. etsaiez mendekatuko duena uzten du ondoreneta lagunei mesedeak itzuliko dizkiena.