Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 3:6-15 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

6. Aita errespetatzen duenak bizitza luzea izango du,Jaunak esana egiten duenak atsegin emango amari:

7. ugazabak balitu bezala zerbitzatzen gurasoak.

8. Ohoratu aita hitzez eta egitez,haren bedeinkazioa etor dadin zuregana:

9. aitaren bedeinkazioak seme-alaben etxea sendotzen du,amaren madarikazioak oinarriak deuseztatzen.

10. Ez harrotu aitaren desohoreaz:aitaren desohorea ez da harrotzeko bide zuretzat;

11. aitaren ohorea baita gizakiaren harrotasuna,eta amaren desohorea seme-alaben lotsa.

12. Seme, zaindu aita bere zahartzaroan,ez eman nahigaberik bizi den artean.

13. Burua galtzen badu ere, izan barkabera;ez iraindu, indarrez betea zaudela eta.

14. Ez du Jaunak ahaztuko aitari on egina,zeure bekatuen ordainetan hartuko dizu kontuan.

15. Atsekabealdian gogoan izango zaitu Jainkoak,izotza eguzkitan bezala urtuko zure bekatuak.