Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 3:5-9 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

5. Aita ohoratzen duenak bere seme-alabengan izango du poza,otoitz egitean Jaunak entzun egingo dio eskaria.

6. Aita errespetatzen duenak bizitza luzea izango du,Jaunak esana egiten duenak atsegin emango amari:

7. ugazabak balitu bezala zerbitzatzen gurasoak.

8. Ohoratu aita hitzez eta egitez,haren bedeinkazioa etor dadin zuregana:

9. aitaren bedeinkazioak seme-alaben etxea sendotzen du,amaren madarikazioak oinarriak deuseztatzen.