Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 3:28-31 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

28. Harroaren ezbeharrak ez du erremediorik,gaiztakeriaren landarea sustraitua baitu bere baitan.

29. Buruargiak jakinduriazko esaerak hausnartzen ditu,adi egongo den belarria irrikatzen du jakintsuak.

30. Urak sugarra itzaltzen du,limosnak bekatua ezabatzen.

31. On eginaz erantzuten duenak etorkizuna du gogoan,zabuka egiten badu aurkituko du euskarririk.