Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 3:23-31 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

23. Ez zaitez ahalegindu zeure indarrez gaindiko lanetan,erakutsi zaizuna giza adimenak uler lezakeena baino gehiago da eta.

24. Asko dira beren burutazioek desbideratuak,irudipen maltzurrek okertu dizkiete gogoetak.

26. Azken txarra izango du burugogorrak,arriskua maite duena bertan jausiko.

27. Atsekabez betetzen da burugogorra,bekatua bekatuaren gain metatzen du bekatariak.

28. Harroaren ezbeharrak ez du erremediorik,gaiztakeriaren landarea sustraitua baitu bere baitan.

29. Buruargiak jakinduriazko esaerak hausnartzen ditu,adi egongo den belarria irrikatzen du jakintsuak.

30. Urak sugarra itzaltzen du,limosnak bekatua ezabatzen.

31. On eginaz erantzuten duenak etorkizuna du gogoan,zabuka egiten badu aurkituko du euskarririk.