Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 3:12-24 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

12. Seme, zaindu aita bere zahartzaroan,ez eman nahigaberik bizi den artean.

13. Burua galtzen badu ere, izan barkabera;ez iraindu, indarrez betea zaudela eta.

14. Ez du Jaunak ahaztuko aitari on egina,zeure bekatuen ordainetan hartuko dizu kontuan.

15. Atsekabealdian gogoan izango zaitu Jainkoak,izotza eguzkitan bezala urtuko zure bekatuak.

16. Biraogilea bezalakoa da aita bazter uzten duena;Jaunak madarikatua, ama haserrarazten duena.

17. Seme, egin otzantasunez egiten duzun guztia,eta Jainkoaren begiko denak maiteko zaitu

18. Zenbat eta handiago izan, orduan eta gehiago apaldu zeure burua,eta Jaunaren gogoko izango zara;

20. handia baita Jaunaren ahalmena,eta apalek dute hura goresten.

21. Ez ibili zailegi zaizunaren bila,ezta zeure indarren gainetik dagoena ikertzen ere;

22. hausnartu eman zaizkizun aginduak,ez duzu ezkutuko gauzen beharrik eta.

23. Ez zaitez ahalegindu zeure indarrez gaindiko lanetan,erakutsi zaizuna giza adimenak uler lezakeena baino gehiago da eta.

24. Asko dira beren burutazioek desbideratuak,irudipen maltzurrek okertu dizkiete gogoetak.