Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 3:1-13 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Seme-alabok, entzun aitari,bete nire aholkuak, onik atera zaitezten;

2. Jaunak seme-alaben gainetik errespetarazten du aita,amaren aginpidea ezartzen umeen gain.

3. Aita ohoratzen duenak bere bekatuak ezabatzen ditu,

4. ama errespetatzen duenak altxorra metatzen.

5. Aita ohoratzen duenak bere seme-alabengan izango du poza,otoitz egitean Jaunak entzun egingo dio eskaria.

6. Aita errespetatzen duenak bizitza luzea izango du,Jaunak esana egiten duenak atsegin emango amari:

7. ugazabak balitu bezala zerbitzatzen gurasoak.

8. Ohoratu aita hitzez eta egitez,haren bedeinkazioa etor dadin zuregana:

9. aitaren bedeinkazioak seme-alaben etxea sendotzen du,amaren madarikazioak oinarriak deuseztatzen.

10. Ez harrotu aitaren desohoreaz:aitaren desohorea ez da harrotzeko bide zuretzat;

11. aitaren ohorea baita gizakiaren harrotasuna,eta amaren desohorea seme-alaben lotsa.

12. Seme, zaindu aita bere zahartzaroan,ez eman nahigaberik bizi den artean.

13. Burua galtzen badu ere, izan barkabera;ez iraindu, indarrez betea zaudela eta.