Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 28:15-18 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

15. Horrelako mihiek zaputzarazi dituzte emazte jatorrak,beren nekeen emaitzarik gabe utziz.

16. Horrelakoei jaramon egiten dienakez du atsedenik izango, ezin izango da lasai bakean bizi.

17. Zigorraren zartadak odolbatua uzten du,mihiaren sastadak hezurrak hausten.

18. Asko dira ezpataz jausiak,baina ez mihiaz jausiak beste.