Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 28:14-22 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

14. Jende asko astindu dute mihi maiseatzaileek,eta herriz herri ihesi ibiltzera behartu;hiri gotorrak suntsitu dituzte,eta handikien etxeak eraitsi.

15. Horrelako mihiek zaputzarazi dituzte emazte jatorrak,beren nekeen emaitzarik gabe utziz.

16. Horrelakoei jaramon egiten dienakez du atsedenik izango, ezin izango da lasai bakean bizi.

17. Zigorraren zartadak odolbatua uzten du,mihiaren sastadak hezurrak hausten.

18. Asko dira ezpataz jausiak,baina ez mihiaz jausiak beste.

19. Zorionekoa horrelakotik babesturik dagoena,horren haserrerik jasan behar ez duena;zorionekoa horren uztarpean egon gabea,berorren kateez lotu gabea;

20. burdinazkoa baita mihi bikoaren uztarria,eta brontzezkoak kateak.

21. Beldurgarria da ekartzen duen heriotzaeta hobe da Hildakoen Egoitza.

22. Ez du aginterik izango zintzoen gain,hauek ez dira haren sugarretan erreko.