Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 27:4-9 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. Galbaheari eragindakoan hondarrak agertzen dira,eta azterketa egitean gizakiaren akatsak.

5. Labeak probatzen ditu eltzegilearen ontziak,eta beronen arrazoiketak gizakiaren balioa.

6. Fruituak erakusten du nola zaindu duten arbola,eta hitzak gizakiaren barruko gogoetak.

7. Ez goratu inor hitz egiten entzun baino lehen,horretan probatzen baitira gizakiak.

8. Justiziaren bila saiatzen bazara, lortuko duzueta gainjantzirik bikainena bezala jarriko soinean.

9. Txoriek beren espeziekoekin egiten dute habia,eta leialtasunak bera praktikatzen dutenekin.