Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 27:20-24 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

20. Ez joan haren bila, jadanik urrutiegi alde egin du eta,gazelak saretik bezala egin du ihes.

21. Lot daiteke zauriaeta laidoen ondoren badago baketzerik;baina inolako itxaropenik ezisilpekoak azaldu dituenarentzat.

22. Begi-keinuka diharduena asmo txarrez dabil,ezagutzen duena aldendu egiten zaio.

23. Zure aurrean ezti-ezti jartzen zaio ahoaeta zure hitzen aurrean miresmena agertzen;baina atzetik hizkera aldatzen dueta zure hitzak zure galbide bihurtzen.

24. Gauza asko gorrotatzen dut nik,baina ezer ez hori adina; Jaunak ere gorroto du.