Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 27:11-20 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

11. Zintzoaren hizketa jakintsua izaten da beti;zentzugabea, berriz, ilargia bezala aldatzen.

12. Zentzugabeen artean, ez galdu denborarik;egon luzaro, ordea, burutsuen artean.

13. Txoroen hizketa amorragarri gertatzen da;haien barrea bekatuzko bizieraren ondorio.

14. Etengabe biraoka ari denak ileak tente jarrarazten ditu,halakoen istiluetan belarriak estali behar.

15. Harroen istiluek odol-isurketa ekartzen dute,tamalgarria da haien irainak entzutea.

16. Isilpekoak azaltzen dituenak konfiantza apurtzen du,ezin izango du adiskide minik aurkitu.

17. Maitatu laguna eta fida zaitez berarekin;baina, haren isilpekoak azaltzen badituzu,ez joan gero haren bila;

18. zeren eta, heriotzak eramandakoa galtzen den bezala,berdin galdu baituzu lagunaren adiskidetasuna.

19. Eskutik jaregindako txoria galtzen duzun bezalagaldu duzu adiskidea, eta ez duzu berriz zeureganatuko.

20. Ez joan haren bila, jadanik urrutiegi alde egin du eta,gazelak saretik bezala egin du ihes.